Robert Carlyle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Carlyle

Bizitza
JaiotzaGlasgow1961eko apirilaren 14a (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaRoyal Conservatoire of Scotland (en) Itzuli
North Kelvinside Secondary (en) Itzuli
Cardonald College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001015 Allocine: 14382 Rottentomatoes: celebrity/robert_carlyle Allmovie: p11052 TCM: 511626 TV.com: people/robert-carlyle
Twitter: robertcarlyle_ Musicbrainz: ad0595ac-7f68-4f8e-90ac-a7f0f4131530 Edit the value on Wikidata

Robert Carlyle (Maryhill, Glasgow, 1961eko apirilaren 14a -) Eskoziako aktorea da. Antzeztu izan dituen filma nabarmenen artean Riff-Raff, Trainspotting, The Full Monty, Angela's Ashes, The 51st State eta The World Is Not Enough daude.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Carlyle aktore eskoziarra Maryhillen, Glasgowen jaio zen 1961eko apirilaren 14an. Bere ama Elizabeth autobus-enpresa bateko langilea zen eta aita Joseph Carlyle, berriz, pintore eta dekoratzailea.

Robertek 4 urte besterik ez zituenean, ama Elizabethek alde egin zuen eta aitarekin bakarrik geratu zen. 16 urterekin eskola utzi eta, Cardonald Eskolako gaueko klaseetara joaten bazen ere, aitarekin hasi zen lanean.

Carlyle, 4 urte besterik ez zituenean, bere amak alde egin zuen eta bere aitarekin gelditu zen bakarrik. 16 urte zituela, ikastola utzi eta bere aitarekin hasi zen pintore eta dekoratzaile lanetan, hala ere, bere ikasketak jarraitu zituen egiten, Glasgowen zegoen Cardonald ikastolako gaueko klasetara joaten baitzen.

Arthur Millerren The Crucible (Salemgo sorginak) irakurri ondoren etorri zitzaion antzerkirako grina eta, 21 urte zituenean, Glasgowko Arte Zentroan hasi zituen ikasketak.

1991n, Raindog izeneko antzerki konpainia sortu zuen beste 4 aktoreekin batera eta 4 Ways zine ekoizpen britainiarraren bazkide egin zen.

Lehenengo arrakasta Cracker telebista seriearekin etorri zitzaion, Albie Kinsella asasinoaren papera egin zuenean.

1995erako protagonista izango zen lehen papera etorri zitzaion: BBCren Hamish Macbeth komedian.

Zinemara egingo zuen salto eta, 1991n, protagonista izan zen Ken Loachen Riff-Raff filman.

1996 eta 1997 artean, ospe handia hartu zuen ordura arteko paper garrantzitsuenak egin zituenean: Trainspotting filmeko Francis Begbie pertsonaia desorekatua eta The Full Monty filmako aita ona izaten saiatzen den Gaz gizajoa, arazo ezberdinak medio stripper talde bat osatzekotan dabiltzanen taldekidea.

1999an, Britainiar Inperioaren Ordeneko ofizial egin zuten.

Robert Anastasia Shirleyrekin ezkonduta dago. Cracker telebista seriea egin zuenean, makillatzailea zen hau, ezagutu zirenean. Hiru seme-alaba dituzte: Ava (2002), Harvey (2004) eta Joseph Pearce (2006)[1].

Dragnet filma egiten ari zenean, aita hil zitzaion eta eragin handia izan zuen Carlylegan. Emaztea hirugarren aldiz zegoen haurdun eta, ezagutzen zuen gizon handienaren galeraren aurrean, Robertek lana utzi beharra izan zuen -ekoizleen izurako!-[2].

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Carlylek paper garrantzitsuak izan zituen Malachy McCourt (Frank McCourt autorearen aita) Angela's Ashes (Angelaren errautsak) eleberriaren Angela's Ashes (filma) zinemarako adaptazioan, edo James Bonden The World Is Not Enough filmako Renard gaiztoa, edo Adolf Hitler Hitler: The Rise of Evil filman, edo Don 28 Weeks Later filman.

Beste esparru batean, 2002an, Heathen Chemistry albumeko Little by little abestiaren bideoa ere egin zuen Oasis bandako Gallagher senideen ondoan.

Azken urteotan, zinea ez badu ahaztu ere, gehiago aritu da telebistan:

  • 2008ko abenduan, Kiefer Sutherland protagonista den 24 serie ospetsuan, 24: Redemption egin zuen.
  • 2009an, Nicholas Rush doktorea izan zen Stargate: Stargate Universe seriean.
  • 2011n, Rumpelstiltskin izan zen ABC kateko Once Upon a Time seriean.
« Zoratzen egiten dudan lanarekin. Ondorengo 25 urtez jarraitu ahal izango banu, zoriontsugoa izango nintzateke"[3] »

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1990 Silent Scream Big Woodsy
Riff-Raff Steve
1993 Tender Blue Eyes Richard Fascetti
Being Human Prehistoric Shamen
1994 Priest Graham
Marooned Peter
1995 Go Now Nick Cameron Sant Jordi Award for Best Foreign Actor
1996 Trainspotting Francis "Franco" Begbie Izendapena – BAFTA Scotland Saria Aktore Hoberenenari]
Izendapena – Satellite Saria Errepartoko Aktore Hoberenenari
Carla's Song George Lennox Evening Standard British Film Saria Aktore Hoberenenari
London Critics Circle Film Saria Urteko aktore britainiarrarentzat
1997 The Full Monty Gary "Gaz" Schofield BAFTA Saria Aktore onenari
Evening Standard British Film Saria Aktore onenari
London Critics Circle Film Saria Urteko Aktore Britainiarrari
Sant Jordi Saria Atzerriko Aktore onenari
Izendapena– MTV Movie Saria Dantza Sekuentzia onenari
Izendapena – Satellite Saria Aktore onenari
Face Ray Evening Standard British Film Saria Aktore onenari
London Critics Circle Film Saria Urteko britainiar aktoreari
1999 Plunkett & Macleane Will Plunkett
Ravenous Col. Ives / F.W. Colqhoun
The World Is Not Enough Renard
Angela's Ashes Malachy McCourt Izendapena– Empire Saria Britainiar Aktore onenari
Izendapena– IFTA Saria Aktore onenari
2000 The Beach Daffy
There's Only One Jimmy Grimble Eric Wirral
2001 To End All Wars Major Ian Campbell
The 51st State Felix DeSouza
2002 Once Upon a Time in the Midlands Jimmy
Black and White David O'Sullivan
2004 Dead Fish Danny Devine
2005 The Mighty Celt O
Marilyn Hotchkiss' Ballroom Dancing and Charm School Frank Keane
Human Trafficking Sergei Karpovich
2006 Eragon Durza
2007 28 Weeks Later Don Harris
Flood Robert Morrison
2008 Stone of Destiny John MacCormick
Summer Shaun Izendapena– BAFTA Scotland Saria Aktore onenari
I Know You Know Charlie
2009 The Tournament Joseph Macavoy
2012 Dogs of Law
California Solo Lachlan MacAldonich

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1990 Taggart Gordon Inglis Atal 1
1991 The Bill Tom Ward
1994 99-1 Constable Trevor Prescott detektibea
Cracker Albie Kinsella 3 atal
BAFTA Scotland Saria Aktore onenari
1995–1998 Hamish Macbeth Hamish Macbeth 20 atal
RTS Television Saria Aktore onenari
Izendapena– BAFTA Scotland Saria Aktore onenari
Izendapena– BAFTA TV Saria Aktore Onenari
1998 Looking After Jo Jo John Joe "Jo Jo" McCann Izendapena– BAFTA TV Saria Aktore onenari
2003 Hitler: The Rise of Evil Adolf Hitler Izendapena– Satellite Saria Aktore onenari
2004 Gunpowder, Treason & Plot King James I
2005 Human Trafficking Sergei Karpovich Izendapena– Primetime Emmy Saria Errepartoko Aktoreari
Class of '76 DI Tom Monroe
2006 Born Equal Robert
2008 The Last Enemy David Russell 5 atal
24: Redemption Carl Benton
2009 The Unloved Father Scottish BAFTA Telebistako Aktore Onenari
The Man Who Walked Around the World Bere burua Johnnie Walkerren iragarkia telebistan
2009–2011 Stargate Universe Nicholas Rush doktorea 40 atal
Gemini Saria
2011–2018 Once Upon a Time Rumpelstiltskin / Mr. Gold 27 atal

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2006 Eragon Shade Durza Voice only
2010 Castlevania: Lords of Shadow Gabriel Belmont

Musika bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Artista Abestia
2002 Oasis "Little By Little"

Audio liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
2008 The Cutting Room Kontalaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Carlyle Aldatu lotura Wikidatan