Robert Charlebois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Charlebois

(1972)
Bizitza
JaiotzaMontreal1944ko ekainaren 25a (79 urte)
Herrialdea Quebec
Hezkuntza
HeziketaNational Theatre School of Canada (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoafolk rock

robertcharlebois.com
IMDB: nm0152959 Allocine: 11072 Allmovie: p84729
Facebook: RobertCharleboisOfficiel Youtube: UCcw0deENezJyd6veDSt4y_g Souncloud: robert-charlebois-official Spotify: 1862NkVrufCFJZkZJMfftO iTunes: 20751077 Last fm: Robert+Charlebois Musicbrainz: dd8dc11d-7702-43aa-b9bf-6b29f19bd211 Songkick: 342429 Discogs: 643262 Allmusic: mn0000047962 Deezer: 15593 Edit the value on Wikidata

Robert Charlebois (Montreal, 1944ko ekainaren 25a) Quebeceko antzezle eta musikagilea da. 1966an lehenengo diskoa kaleratu zuenetik bertatik, Charleboisek izugarrizko arrakasta izan zuen Quebecen. 1968an, musika-ikuskizun bat antolatu zuen, Osstidcho, eta, hari esker, Spako (Belgika) jaialdiko lehenengo saria lortu zuen. Kanadako frantses abeslarien artean nagusi bihurtu zen. Louise Forestierrekin osatu zuen bikoteak, Lindbergh deiturikoak, arrakasta handia izan zuen, Ordinaire, Cartier edo Les Ailes d'un ange abestiekin. Charleboisek, Quebeceko gainerako abeslariek ez bezala, joual hizkuntza erabiltzen du, hau da, kanadar frankofonoen hizkera. 1974an, Gilles Vigneault eta Félix Leclerc kantariekin bat egin zuen Montrealen kontzertu batean. Baina, poliki-poliki, bere karrera neurritsuagoa izan da eta bere abestiak klasikoago bihurtu dira; horren erakusgarri dira, esaterako, Québec love eta J'veux de l'amour lanak.

Joseba Tapiaren hiru bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ezaguna da Joseba Tapiak 1999n plazaratu zuen Québec: hamalau kantu independentziarako diskoarengatik, Koldo Izagirre eta Itxaro Bordaren itzulpenekin eta Pascal Gaigneren moldakuntzekin.[1][2][3]

Charleboisen hiru abestiren euskarazko bertsio plazaratu zuen Tapiak: Oztamerikar (Complainte de presqu'Amerique, 1967), Hemen bizitzea (Vivre en ce pays, 1973), eta Wasichu (Ekialdetik datorren gizon bizarduna) (Wasichu, 1976).[1]

Disko horretan Quebeceko beste kantautore hauen kantak ere bildu zuen Tapiak: Felix Leclerc, Gilles Vigneault, Claude Léveillée, Robert Charlebois eta Raymond Lévesque.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  2. a b Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]