Robert Coover

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Coover
Robert Coover, Buffaloko Unibertsitatean (2009)

Robert Coover estatubatuar eleberrigilea da (Iowa, 1932). Depresio Handiaren garaian jaio zen, eta Illinoisko meategietan igaro zuen gaztaroa. Inguru horretan kokatzen du Cooverrek The Origin of the Brunists (1966). Lan horretan, grisu-kolpe batek ehundik gora hildako eragiten ditu, eta lagun bat besterik ez da bizirik irteten, zeinak eliza primitibo moduko bat sortzen baitu. Satira-lana da, Amerikako historian izan diren eliza berriei buruzko satira, hain zuzen. 1969an, bere ereduzko kontakizunak bildu zituen Pricksongs and Descants (1969) lanean. Bien bitartean, bigarren eleberria idatzi zuen: The Universal Baseball Association (1968). Hamar urtez, bere eleberri handia pixkanaka-pixkanaka osatzen aritu zen, Estatu Batuen bigarren mendeurrena ospatzeko: The Public Burning (1977), non Rosenberg senar-emazteen hilketa deskribatzen baitu eta Gerra Hotza kritikatzen. Gerald's Party (1986) lanean, etxe batean agertzen den hildako baten inguruko ikerketa kontatzen du. Aipagarriak ditu, besteak beste: Pinocchio in Venice (1991), The Adventures of Lucky Pierre: Director's Cut (2002) eta Noir (2010).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Coover Aldatu lotura Wikidatan