Robert E. Lee

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:44, 22 urtarrila 2016
Robert E. Lee
Robert E. Lee
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert Edward Lee
Jaio 1807ko urtarrilaren 19a
Ameriketako Estatu Batuak Stratford Hall, Virginia (Estatu Batuak)
Hil 1870eko urriaren 12a
(63 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Lexington, Virginia (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Mary Anna Custis Lee (18081873)

Robert Edward Lee (Stratford House, Virginia, AEB 1807ko urtarrilaren 19a - Lexington, Virginia, AEB 1870eko urriaren 12a) militar estatubatuarra izan zen. West Pointen ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Point-eko komandante izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Konfederazioaren alde parte hartu zuen eta euren buru egin zuten. Gainera, gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Richmond, Fredericksburg, Chancellorsville), Washington hirirantz abiatu zen, baina Gettysburgeko gudua galdu eta Richmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere amore eman behar izan zuen 1865ean. Gerra ostean ere Hegoaldeko kausa galduaren ikur bilakatu zen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert E. Lee Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak