Robert Emmet
Robert Emmet iraultzailearen irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Robert Emmet | |
| Jaio | 1778ko martxoaren 4a | |
| Thomas Street, Dublin (Irlanda) | ||
| Hil | 1803ko irailaren 20a | |
| Dublin (Irlanda) | ||
Robert Emmet (1778ko martxoaren 4a, Dublin - 1803ko irailaren 20a, Dublin) irlandar abertzale eta iraultzaile bat izan zen. Bere anai zaharrena Thomas Addis Emmet izan zen, Theobald Wolfe Tone irlandar iraultzaile ospetsuaren adiskide mina.
Dublingo Trinity College unibertsitatean Zuzenbidea ikasten zuen bitartean Society of the United Irishmen erakundeko kide bihurtu zen. Ondoren, Belgika, Frantzia eta Espainian barrena bidaitu zuen. Napoleon eta Tayllerand-ekin negoziketak burutuko zituen, hauek bere Irlanda emanzipatuaren proiektuan laguntza eskeintzeko hitza eman ziotelarik.
1803ko altxamendua [aldatu]
1802an Irlandara itzultzean, Thomas Russell eta James Hope iraultzaileen adiskide bilakatu zen. 1803an Irlandako Justizia burua zen Lord Norbury-ren hilketa saiakera helburu zuen altxamendua antolatzeagatik preso hartu zuten. Errege Batzorde baten aurrera eramana, epaitua eta heriotzera zigortua izan zen. Hurrengo egunean zigorra bete eta Dublinen urkatua izan zen.
Gaur egun, Dublingo St Stephen's Green parkean bere omenezko estatua bat badago.
Iruditegia [aldatu]
-
Robert Emmeten estatua St Stephen's Green parkean.
Kanpo loturak [aldatu]
- Robert Emmet elkartea (Ingelesez)
- Robert Emmet museoa (Ingelesez)