Robert Hill
Wikipedia(e)tik
Robert Hill, Robin Hill gisa ere ezaguna (New Milverton, Ingalaterra, 1899 - Cambridge, Ingalaterra, 1991), britainiar biokimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Kloroplastoek (landareei fotosintesia egiten uzten dieten partikula berdeak), argiak kitzikaturik, uretatik oxigenoa sor zezaketela aurkitu zuen, 1937an. Prozesu horri Hill erreakzioa esaten zaio. Lan horrek ate berriak zabaldu zituen fotosintesiaren ikerkuntzan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.