Robert Hofstadter
Robert Hofstadter (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1915 - Stanford, Ameriketako Estatu Batuak, 1990) fisikaria izan zen.
New York eta Princetonen egin zituen Fisika ikasketak. 1943-1946 bitartean Norden Laboratory Corporation enpresarentzat lan egin zuen, eta 1950ean, Princetongo Unibertsitatearentzat eta Stanford Unibertsitatearentzat. Standforden, hogeita hamasei urterekin, Fisikako katedra lortu zuen. 1967-1974 bitartean Energia Handiko Fisikako Laborategiko zuzendari izan zen, unibertsitate hartan bertan. 1948an dirdirak neurtzeko tresna bat asmatu zuen, talioak aktibatutako sodio ioduroa erabiliz. Stanforden, pittin bat azeleratutako eta bere ibilbidean atomo nukleoak tartekatuz barreiatutako elektroiak erabili zituen haien egitura aztertzeko. Bere lanetan oinarrituta, mesoien existentzia iragarri zuen. 1961ean Fisikako Nobel saria jaso zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.