Robert Hooke
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | biologia, medikuntza, fisika, arkitektura | |
| Jaio | 1635eko uztailaren 18a | |
| Hil | 1703ko martxoaren 3a | |
| Lanak | Zelularen aurkikuntza | |
| Hooken legea | ||
Robert Hooke (Freshwater, Wight uhartea, Erresuma Batua, 1635eko uztailaren 18a - Londres, Erresuma Batua, 1703ko martxoaren 3a), natura filosofo eta arkitekto britainarra izan zen.
Zientziaren historian pertsonaia garrantzitsua izan zen eta biologia, medikuntza, kronometria, fisika, nautika eta arkitektura bezalako alor desberdinetan aritu zen. Londresko Royal Society of London elkarte zientifikoaren sorreran hartu zuen parte.
Eduki-taula |
Lanak [aldatu]
Bere garaiko mekanikalaririk hoberentzat jotzen da. Newtonekin lehian aritu zen, eta bien arteko eztabaidak teoria askoren akuilagarri izan ziren.
Biologian [aldatu]
Berak aztertu zituen lehenik, 1667an, landare zelula handituak (kortxoarenak) eta zelula hitza biologian erabiltzen hasi zen. Bera da, halaber, landare fosilen eta bizien anatomia konparatuaren sortzailea.
Fisikan [aldatu]
- Gorputz trinkoetan deformazioaren eta tentsioaren arteko proportziozko harremana finkatu zuen eta 1678an bere izenez ezagutzen den legea azaldu zuen
- Kristalen egituraz ikuspegi zehatza eman zuen ezagutzera.
- Grabitazioari buruz eta argiaren uhin izaerari buruz hipotesiak moldatu zituen.
- Eter izena asmatu zuen argiaren eroalea izendatzeko.
- Errefrakzio eta interferentzia gertakariak aztertu zituen.
- Fisikako tresna asko hobetu zituen. Horrela 1658an aire bonba eta mikroskopioa hobetu zituen eta 1684an optikazko telegrafo bat asmatu zuen
- Grabitate indarra penduluaren bidez neurtu zitekeela ohartu zen lehena ere izan zen.
Astronomian [aldatu]
Lurrak Eguzkiaren itzulian egiten duen mugimendu eliptikoa frogatzen saiatu zen.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Robert Hooke-ri buruzko webgunea.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.