Robert Moog

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Moog.

Robert Moog (Flushing, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1934 - Asheville, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2005) asmatzailea izan zen. Musika-sintetizadorea asmatu zuen.

Bizitza

Fisika, ingeniaritza elektrikoa (Columbiako Unibertsitatean) eta ingeniaritza fisikoa (Cornellgo Unibertsitatean) ikasi zituen. New Yorkeko Queens Collegeko ikasle zela, bere enpresa sortu zuen, edozein musika-tresnaren hotsa era elektronikoan errepikatzeko gai ziren teklak ekoizteko. Herbert Deutsch musikagilearen laguntzarekin, Moog sintetizadorearen eredua aurkeztu zuen 1964ko biltzar batean. Tresna horrek izugarrizko eskaerak izan zituen, eta mundu osoan ezagun egiten hasi zen Moog izenaz.

Gero, Walter Carlos musikagilearekin hasi zen lanean, eta hark Switched on Bach lana grabatu zuen 1969an. 1976an, berriz, Polymoogo tresna ezagutarazi zuen, akordeak sortzeko gaitasuna zuena. Gaur egun, asko erabiltzen da tresna hori herri-musikan, nahiz eta musika elektronikoko musikagileek ere erabili dituzten tresnak ematen dituen aukerak. Asmatzailea hil ondoren, Bob Moog Fundazioa sortu zuten haren oroitzapenez, musika elektronikoa garatzeko bizitza osoan egin zuen lanari jarraipena emateko.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Moog Aldatu lotura Wikidatan