Robert Motherwell
Robert Motherwell (Aberdeen, Washingtongo estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 1915 - 1991) marrazkilaria izan zen. Espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat da.
Bizitza [aldatu]
1941ean, ikasketak utzi zituen (Literatura eta Psikologia), eta marrazten hasi zen. Lehenengo lanak surrealisten eraginpean egin zituen, Roberto Matta txiletar margolariaren eraginpean batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa 1944an egin zuen, New Yorkeko Art of this Century galerian. Ondoren erakusketa ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan eta bai Europan. 1950ean, Veneziako Biurtekoan bere herrialdearen ordezkari izan zen, bai eta Sao Paulokoan ere, 1961ean.
Lanak [aldatu]
Motherwellen lan nagusien artean aipagarriak dira The crossing (1948, Rockefeller bilduma, New York); eta Elegy to the Spanish Republic (1949-1976, Elegia Espainiako Errepublikari), zuri-beltzeko ehun handiez osatutako saila, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua. Azken urteetako lanetan koloreko eremu zabalak erabili zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.