Robert Muldoon
Sir Robert David "Rob" Muldoon (Auckland, Zeelanda Berria, 1921 - 1992) Zeelanda Berriko politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Bigarren Mundu Gerran armadan sartu zen eta Ozeano Barean, Ekialde Hurbilean eta Italian aritu zen. Bitarte horretan ekonomia- eta kontularitza-ikasketak egin zituen, eta gerra amaitu ondoren, 1946an, Ingalaterrara joan zen beka baten laguntzaz ikasketak sakontzera. Ondoren, Zeelanda Berrira itzuli zen merkataritza-etxe batean aritzeko.
Politikan, 1960an hasi zen, Tamakiko Alderdi Nazionalaren ordezkari gisa. 1972an, epe labur batez lehen ministro izan zen, eta hurrengo urtean oposizioko buru. 1975ean kabineteko presidente izan zen, Bill Rowling laboristaren ordez. 1978an, berriz ere kargu hori berritu zuen. Aldi horretan Finantzetako ministro izan zen. Agintaldia 1984ko hauteskundeetan amaitu zuen, Alderdi Laboristak galdu egin baitzituen hauteskunde haiek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
