Robert Muldoon

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:39, 21 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Sir Robert David "Rob" Muldoon (Auckland, 1921eko irailaren 25a - Auckland, 1992ko abuztuaren 5a) Zeelanda Berriko politikaria izan zen. 1975-1984 bitartean lehen ministroa izan zen.

Biografia

Bigarren Mundu Gerran armadan sartu zen eta Ozeano Barean, Ekialde Hurbilean eta Italian aritu zen. Bitarte horretan ekonomia- eta kontularitza-ikasketak egin zituen. 1946an, gerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen beka baten laguntzaz ikasketak sakontzera. Ondoren, Zeelanda Berrira itzuli zen merkataritza-etxe batean aritzeko.

Politikan, 1960an hasi zen, Tamakiko Alderdi Nazionalaren ordezkari gisa. 1972an, epe labur batez lehen ministro izan zen, eta hurrengo urtean oposizioko buru. 1975ean lehen ministro hautatu zuten, Bill Rowling laboristaren ordez. 1978an, berriz ere kargu hori berritu zuen. Aldi horretan Finantza ministroa ere izan zen. Agintaldia 1984ko hauteskundeetan amaitu zuen, Alderdi Laboristak irabazi baitzituen hauteskunde haiek.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Muldoon Aldatu lotura Wikidatan