Robert Roy MacGregor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rob Roy oinarritzat hartuta 1820an egindako potreta bat

Robert Roy MacGregor (1671ko martxoaren 7an [bataioa] – 1734ko abenduaren 28a), Rob Roy edota Red MacGregor bezala ezagutua, folklore eskoziarreko heroi ezaguna izan zen. Zenbaitek, Eskoziako Robin Hood bezala ere izendatu izan dute. Rob Roy izena Eskoziako Gaeleratik eratorritako anglizismoa da, Raibeart Ruadh izenetik eratorritakoa.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Glengyle herrian jaio zen, Loch Katrine inguruan (Stirling konderrian), eta hala azaltzen du Buchanan elizako bataioen erregistroak. Bere aita Donald MacGregor zen, eta ama, berriz, Margaret Campbell. Robert Roy MacGregorrek Mary Helen MacGregor of Comar ezagutu zuen beranduago, eta berarekin ezkondu zen 1693an. Lau seme-alaba izan zituzten: James, Ranald, Coll eta Robset. Beranduago lehengusu bat hartu zuten semetzat: Duncan.

Ingalaterrako James II.a erregea laguntzeko borrokara joan zen bere aitarekin, 18 urte zituela. Asmoa, protestanteen aurka egitea zen, Holandako William Orangekoak tronua eskuratu nahi baitzuen. Bere taldeak hasierako batailetan garaipena eskuratu bazuen ere, bere taldeko liderra hil, eta porrot egin zuen. Bere aita kartzelaratu egin zuten, ustezko traizioak egin izanagatik. Bere ama Margareten osasunak okerrera egin zuen, eta bere senarra oraindik kartzelan zela hil egin zen. Azkenik, aita askatu zutenean, emaztea hilda zegoen, eta bizitzeko arrazoiak ere joan egin zaizkion. Donald MacGregorrek osasunak ez zuen onera egin.

Robert Roy MacGregor abeltzain ezagun eta errespetatua izan zen. Ganadua propietate komuna zen garaian, ohikoa zen pertsonek abereak hartu, eta modu ez-ilegal batean haztea. Hain zuzen ere, bizimodua aurrera ateratzeko bitarteko duina zen..[1]

Ganadu kopurua handitu nahi zuela eta, MacGregorrek diru kantitate handi bat eskatu zion maileguan Montroseko Dukeari. Mailegu haren bermea, MacGregorrek zeuzkan akre batzuk ziren, eta abereek baino askoz balio gehiago zuten. Mailegu-emaileak iruzur bat prestatu eta dirua ohostu zion MacGregorri. Haren ondorioz, MacGregorrek ezin izan zuen pentsatuta zeukan abere kopurua erosi eta ez zen aberastu. Hori zela eta, MacGregorrek ezin izan zuen maileguan hartutako dirua itzuli. MacGregor lapurtzat hartu zuten eta jazartua izan zen. Etxea uztarazi ondoren, su eman zioten.

Montroseko Dukeak MacGregorren lurrak eskuratu zituen, baina azken honek borroka egin zuen 1722ra arte, MacGregor errendiarazi zuten arte. Kartzelaratu egin zuten baina barkamena eskuratu zuen 1727an.

Robert Roy MacGregor 1734ko abenduaren 28an hil zen bere Inverlochalarig Pideneko etxean.[2]


Ondarea [aldatu]

Robert MacGregorren hilotza, bere emazte (Helen) Magy, eta seme Coll eta Robertekin adierazita.

Glengyle Etxea Katrine lakuaren ertzean dago, eta XVIII. mende hasierako eraikina da, 1707ko karrerapea duela. Esaten denaren arabera, XVII. mendeko harrizko etxe baten gainean eraikitakoa da, MacGregor jaio zen etxean eraikitakoa alegia. 1930tik aurrera, ur-arloko hainbat arduradunen eskutan egon da etxea, baina enkantean jarri zen 2004ko azaroan, nahiz eta Eskoziako Alderdi Nazionalak erabakia begi onez ez ikusi.

Rob Roy bidea Drymen eta Pitlochvy bitartean dagoen xenda luzea da. 2002an egin zen, MacGregorren omenez.


MacGregorri buruz egindako ekarpenak [aldatu]

XVIII. mendean, pertsona askoren arreta deitu zuen istorioak. Daniel Defoek Rob Royren istorioan oinarritutako eleberria idatzi zuen 1723an. Highland Rogue izena zuen liburuak, eta kondairaren handitasuna erakusten zuen. Liburu honek, Britainia Handiko George I.a erregeagan eragin zuen. Ondorioz, kartzelako barkamena eskuratu zuen MacGregorrek. Bestalde, Sir Walter Scoutek Rob Roy izeneko liburua idatzi zuen 1817an.

1995ean Rob Roy filma estreinatu zen, Michael Caton-Jonesek zuzendua. Liam Nelsonek bete zuen MacGregorren papera. Film honi esker, askok atzera begiratu eta Eskoziako Highlandsetako heroia ezagutu zuten.

Erreferentziak [aldatu]

  1. Carol Kyros Walker (1997). Recollections of a Tour Made in Scotland by Dorothy Wordsworth. Yale University Press. Ikus 5. atala.
  2. Louis Albert Necker, A voyage to the Hebrides, or western isles of Scotland;: with observations ..., 80. orrialdea

Ikus gainera [aldatu]