Robert Ryan
Wikipedia(e)tik
Robert Ryan (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1909 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1973) antzezlea izan zen. Max Reinhardten eta Stanislavskiren ikasle izan zen. Antzerkian aritu zen, eta arrakasta handia izan zuen. Edward Dmytryken Golden Gloves (1940, Urrezko eskularruak) izan zuen zineman lehen lana. Harrezkero hirurogeita hamar film egin zituen, ia denak maila handiko zinemagileekin: Brooks, De Mille, Fuller, Lang, Losey, Mann, Ophuls, Ray, Renoir, Walsh.
Filmak[aldatu]
Born To Be Bad (1950, Gaiztoa izateko jaioa), Bad Day at Black Rock (1955, Egun latza Black Rock-en), House of Bamboo (1955, Banbuzko etxea), Men in War (1957, Gizonak gerran), The Wild Bunch (1969, Talde basatia).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.