Robert Siohan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Siohan
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Lucien Siohan
JaiotzaParisko 14. barrutia1894ko otsailaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 9. barrutia1985eko uztailaren 16a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Corrie Psichari
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, abesbatza-zuzendaria, musikagilea, musikologoa eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0802565 Musicbrainz: 163dfef9-9ee5-4257-b5eb-3096a75a8fd8 Edit the value on Wikidata

Robert Siohan (Paris, Frantzia, 1894ko otsailaren 27a - Paris, 1985eko uztailaren 16a) frantses musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak Parisko Kontserbatorioan egin zituen, 1909tik 1922ra bitartean. Alto, kontrapuntu eta fugako lehenengo sariak lortu zituen, eta ondoren, Vincent d´Indyrekin lan egin zuen. Hark orkestra-zuzendaritzara zuzendu zuen.

Haren lehenengo lanek Halphen Saria (1922, Harizko laukotea) eta Blumenthal Saria (1925-1926, Sinfonia) jaso zituzten.

Arthur Honeggerren David Erregea lanaren lehenengo audizioa egin zuen, Parisen, 1924an. Poliki-poliki, arrakasta hartu zuen orkestra-zuzendari gisa, eta Pasdeloup kontzertuetan zuzendari aritu zen, behin baino gehiagotan. 1929an bere orkestra sortu zuen, Concerts Siohan; Parisko talde dinamikoetako bat bihurtu zen, eta musika berriei eta interprete gazteei ateak zabaldu zizkien.

1932tik 1946ra bitartean, Parisko operako abesbatzetako zuzendari izan zen, eta ondoren, Kontserbatorioko irakasle (1948-1962), eta musikako ikuskari orokorra Kulturako Ministerioan (1962-1964).

Siohanen lehenengo lanak bide neoklasikoaren barruan sartzen dira, eta ez zuen ia inoiz bide hori utzi. Opera bat idatzi zuen, Le Baladin de satin cramoisi (1926-1927); ballet bat, Hypérion (1938); bi lan sinfoniko, In memoriam (1922), Kontzertua biolinerako (1927), Kontzertua pianorako (1939), ganbera-musika, musika instrumentala eta melodiak.

Hainbat urtez, musikologia eta kritika landu zuen (Le Monde eta Combat aldizkarietan, batez ere).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]