Robert Stack

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Stack

Robert Stack, jaiotzez izenez Charles Langford Modini Stack (1919ko urtarrilaren 13a, Los Angeles - 2003ko maiatzaren 14a, Beverly Hills) estatubatuar aktore bat izan zen. Hasieran, galai-rolak egin zituen. 1951z geroztik, pertsonaia bortitz eta nahasiak interpretatu zituen, eta zuzendari ospetsuen filmetan lan egin zuen: Lubitschen To Be or not To Be (1942), Boetticherren The Bullfighter and the Lady (1951), Wellmanen The High and the Mighty (1954), Tourneurren Great Day in the Morning (1956), Fullerren House of Banboo (1957), Sirken Written on the Wind (1956), 1941 (1979). Telebistako izar bihurtu zen Untouchables telesailean Elliot Ness poliziaren pertsonaia antzeztuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Stack Aldatu lotura Wikidatan