Robert Wace
Robert Wace, edo soilik Wace, 1115ean Jersey uhartean jaioa eta 1170 ondoren hila, olerkari anglonormandiar bat da.
Bere gaztaroa Caenen pasa zuen, eta Chartresen eta Parisen ikasi zuen. Bere bizitzaren amaiera aldera, Bayeuxen kanonigoa zen. Bere hiru lan nagusiengatik ezagutzen da:
- santuen bizitzen sail bat: San Nikolas, Santa Margarita eta Andre Mariaren Sorkuntza, bertso oktosilaboetan idatziak.
- Roman de Brut edo Brut Ingalaterrakoa (1155 inguruan), Leonor Akitaniakoari eskainia.
- Roman de Rou, Normandiako dukeei buruzko epopeia bat.
Roman de Brut, non, beste batzuen artean, Chrétien Troyesekoa inspiratu zen, zabalki, Geoffroy Monmouthekoaren Historia Regum Britanniae lanean inspiratua dago. Wacek, Arturo erregearen elezaharra, bertan, elementu frantziar-normandiarrak sartuz kontatzen du, Mahai Borobilaren papera nabarmenduz. Exkalibur izena ere eman zion Arturoren ezpatari, eta kristau zaldunak, ohitura zeltar batzuekin elkartzen ditu, elkarte honetatik, Mahai Borobileko Zaldunak sortuko direlarik.