Robert Walpole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Robert Walpole.

Robert Walpole (Houghton, Norfolk, Ingalaterra, 1676ko abuztuaren 26a - Londres, Ingalaterra, 1745eko martxoaren 18a) politikaria izan zen. Whig Alderdiko buruzagi izan zen. 1708an, gerra-idazkari izan zen eta 1710ean, itsas armadako buru. 1712an, Tory Alderdiak hauteskundeak irabazirik, ustelkeria zela eta egin zizkioten salaketengatik Londresko dorrean sartu zuten. Aske utzi zutenean, Hannoverko etxearen alde agertu zen, eta, dinastia haren eta Jurgi I.a Erresuma Batuko erregearen arteko harreman onei esker, berriro zenbait kargu eman zizkioten, eta gobernuan esku handia izan zuen harrezkero.

Ingalaterrako parlamentu-sistema ezarri zuen, eta lehen gobernuburua izan zen; politika bakezalea egin zuen, zerga apalak ezarri zituen eta ardoaren eta tabakoaren gaineko zergak finkatu zituen. Jurgi II.a Erresuma Batukoaren garaian ere eragin handia izan zuen, Karolina erreginaren laguntzari esker, batez ere, baina Karolina hil ondoren (1737), oposizioak egin zizkion kritika ugariei aurre egin ezinik, 1742an dimisioa eman zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Walpole Aldatu lotura Wikidatan