Robert Watson-Watt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Watson-Watt

Robert Watson-Watt eskoziar fisikaria izan zen (Brechin, 1892 - Inverness, 1973). Dundeeko Unibertsitateko irakasle izan zen; geroago britainiar meteorologia-zerbitzuetan aritu zen, eta Aire Ministerioko komunikazio-zuzendari izendatu zuten. Irrati-uhinen igorpen eta harrerari buruzko lanak egin zituen, eta objektuen distantzia neurtzeko sistema bat asmatu zuen: sistema horren arabera, gorputz bati irrati-uhinak igorri eta gorputz horretan islatzen direnean atzera itzultzeko ematen duten denbora neurtuz kalkulatzen da gorputza zein distantziatara dagoen. Sistema horri esker 1935ean hegazkin baten ibilbidea jarraitu ahal izan zuen lehen aldiz. Watson-Watten lanak oinarrizkoak izan ziren radarra asmatzeko.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Watson-Watt Aldatu lotura Wikidatan