Robert Wiene
Robert Wiene Alemaniako zinemagilea izan zen (Saxonia, 1881 - Paris, 1938). Antzerkian ari izan zen aktore eta zuzendari. Film bakar batek egin zuen ospetsu, Das Kabinett des Dr. Caligari (1919, Caligari doktorearen gela), espresionismoa goi-mailara eraman zuen filmak. Herman Warm, Walter Röhrig eta Walter Reimann dekoratugileek egin zituzten filmeko dekoratu bitxi eta ikusgarriak, lauak, margotuak eta itxuragabetuak. Film horrek sortu zuen joerari "Kaligarismo" deitu zitzaion, eta zinemaren historian mugarri izanagatik, askok gogor gaitzetsi zituzten bere gehiegikeriak. Beste filmak tankera berekoak dira. Nazismoari ihesi, Parisen erbesteratu zen. Filmak: Der Pupenmacher von Kiang-Ning (1923), Lebende Buddhas (1924), Orlacs-Hände (1925, Orlacen eskuak), Der Rosenkavalier (1925).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.