Robert William Holley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Holley

Robert William Holley (Urbana, Illinois, AEB, 1922 - 1993) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko Cornell Unibertsitatean lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran penizilina sintetizatu zuen taldeko kide izan zen. Gero, transferentziako azido erribonukleikoaren (tRNA) egitura kimikoa ikertu zuen. Molekula hori funtsezkoa da kode genetikoa eta proteinen sintesia interpretatzeko. Lan horiengatik, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1968an, H. G. Khorana eta M. W. Nirenbergekin batera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert William Holley Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]