Robert Woodrow Wilson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Robert Woodrow Wilson (1936ko urtarrilak 10ean jaioa), fisikari estatubatuar bat da.

1978an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen Arno Allan Penziasekin, nahi gabe, 1964an, mikrouhinen hondoko erradiazioa edo, ingelesez CMBa aurkitu izanagatik (urte horretako nobel saria, Pyotr Leonidovich Kapitsarekin banatu zuten beste lan bategatik). AEBetako New Jersey estatuko Holmdel herriko Bell Laborategietan antena mota berri batean lanean ari zirela, azaldu ezin zuten zarata iturri bat aurkitu zuten atmosferan. Antenaren hartzea findu ondoren, zarata hori, azkenik, CMBa bezala identifikatu zen, Big Bangaren teoriak proposatutako suposaketak baieztatzen zituena.

Wilson, Riceko Unibertsitatean graduatu zen, eta Kaliforniako Teknologia Institutuan graduondoko bat du.