Roberta Flack
Wikipedia(e)tik
Roberta Flack (Black Mountain, Ipar Carolina, AEB, 1940ko otsailaren 10a) estatubatuar kantaria da.
Biografia [aldatu]
Musika-ikasketak egin zituen Howard Unibertsitatean. Ipar Carolinan hainbat urtez ingeleseko irakasle izan ondoren, abeslari-karrerari ekin zion Washingtonen. 1971n eta 1973an emakumezko kantari ospetsuenen artean egon zen. Grammy sariak lortu zituen The First Time Ever I Saw Your Face eta Killing Me Softly with His Song diskoengatik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.