Roberto Goizueta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roberto Goizueta
Datu pertsonalak
Izen osoa Roberto Críspulo Goizueta
Jaio 1931ko azaroaren 18a
Kuba Habana (Kuba)
Hil 1997ko urriaren 18a
(65 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Atlanta, Georgia (Estatu Batuak)

Roberto Críspulo Goizueta (Habana, Kuba, 1931ko azaroaren 18a - Atlanta, Georgia, AEB, 1997ko urriaren 18a) kubatar-estatubatuar enpresaburua izan zen, hain zuzen ere, Coca Cola edari ospetsua ekoizten duen The Coca-Cola Company konpainiako Zuzendaritza Batzarreko Presidentea eta Zuzendari Orokorra. Bai aitaren bai amaren aldetik jatorri euskalduna zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiak azukre kanaberarekin loturiko negozioak zituen, baina pixkanaka negozioak zabaldu eta ekipo ondasunen eta eraikuntzaren alorrean lanean hasi ziren. Roberto Goizuetak Yaleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta graduatu bezain laster Coca-Cola enpresarentzat hasi zen lanean, 1954. urtean.

1960ko hamarraldiaren erdialdera alde egin zuen Kubatik, Coca-Cola enpresaren akzio gutxi batzuk beste ondasunik gabe, eta 1969an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.

1981. urtean Robert Woodruffek Coca-Colaren zuzendaritza eskaini zion, eta horrela iritsi zen Estatu Batuetako hispano ahaltsuena izatera. Goizuetak garrantzi handiko apustua egin zuen freskagarri horri zaporea aldatzeko, eta Pepsi arerio handiaren antzeko freskagarri bat asmatu nahi izan zuen, baina huts egin zuen. Handik gutxira zuzendu zuen akatsa, dena dela, Coca-Cola Classic eta Coca-Cola Light freskagarriak merkatura atereaz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]