Roberto Goyeneche
Roberto Goyenecheren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Roberto Emilio Goyeneche | |
| Ezizena | Polaco | |
| Jaio | 1926ko urtarrilaren 29a | |
| Hil | 1994ko abuztuaren 27a | |
Roberto Emilio Goyeneche, euskal grafiaz Roberto Emilio Goienetxe (1926ko urtarrilaren 29a, Saavedra - 1994ko abuztuaren 27a, Buenos Aires) argentinar tango abeslari bat izan zen. Euskal jatorria zuen,[1] Nafarroakoa hain zuzen ere. El Polaco ("Poloniarra") ezizenez ezaguna zen, garai hartako Argentinako poloniar emigrante ugariren antzera ileoria eta meharra baitzen.
Ibilbidea [aldatu]
Hasiera batean Carlos Gardel ospetsuaren estiloan abesten hasi zen, gerora bere berezko estiloa garatzeko. 1944an 18 urterekin Raúl Kaplúnen orkestrara elkartu eta Radio Belgrano irratian abesten hasi zen. 1952an Horacio Salgán musikari eta pianojolearekin batera abesten hasi zen.
1956an bere lagunmina zen Aníbal Troiloren orkestran abesten hasi zen, berarekin 26 abesti grabatu zituelarik. 1963an bakarkako ibilbideari ekin zion, denboraldi honetan Goyeneche Ástor Piazzollaren Balada Para Un Loco abestia abesten zuen lehen abeslaria izan zelarik.
1980ko hamarkadan Fernando Solanas zinema zuzendariaren El exilio de Gardel eta Sur filmetan agertu zen. 1994ko abuztuaren 27an hil zenean, oraindik jardunean zirauen tango abeslari garrantzitsuena zen. Buenos Aires hiriko Saavedra auzoan bere omenezko kale bat ere badago.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- El Tango y los vascos. Euskosare.org (Gaztelaniaz)