Robin and Marian

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:00, 23 urtarrila 2016

Robin and Marian (euskaraz Robin eta Marian) 1976ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariaren abentura, drama eta amodiozko filma bat da. Robin Hood ingeles kondairan oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Audrey Hepburn, Robert Shaw, Richard Harris, Nicol Williamson eta Ronnie Barker aktoreek antzeztu zuten.

Robin Hoodi buruzko filma eta telesaila guztietan ez bezala, filma hau ezohikoa izan zen, bertan jada oso helduak diren pertsonaiak agertzen baidira. Filmaren basoetako eszenak Euskal Herriko Urbasa mendilerroan filmatu ziren[1], aldiz, gazteluaren eszenak Nafarroako Artaxoa udalerrian eta Rikardo Lehoi Bihotzaren (Richard Harris) heriotz eszena Iruñeko Alde Zaharran dagoen Nafarroako errege-erreginen jauregian[1][2] eta setiatze eszenak Espainiako Zamorako probintziako Toro udalerritik 11 kolometrotara dagoen Villalonso herrian.

Argumentua

Robin (Sean Connery) Gurutzadetatik (Rikardo Lehoi Bihotzarekin batera) Ingalaterrako Erresumara itzuli eta borrokatzera joan aurretik laga zuen mundua erabat usteldua dagoela ikusiko du. Robin Hood eta John Txiki Lur Santuan borrokatzen xahutu zituzten urte luzeez desilusinatuak daude. Bienbitartean, Marian (Audrey Hepburn) moja komentu batean dago. Iraganeko bi maitaleen topaketa saieztezina izanego da, baina jada ezer ez da gazteak ziren garaian bezala.

Aktoreak

Erreferentziak

  1. a b Navarra y el Cine. Cfnavarra.es (Gaztelaniaz)
  2. "... Estrellas como Sean Connery y Audrey Hepburn pasaron varios días entre Urbasa y Artajona rodando Robin y Marian de Richard Lester, de la misma manera que Richard Harris, que daba vida al rey Ricardo Corazón de León, interpretó su propia muerte en el Palacio de Capitanía, hoy Archivo General de Navarra". 2006ko irailaren 11a, Diariodenavarra.es (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak