Robotikaren Hiru Legeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robotikaren hiru legeak» orritik birbideratua)

Robotikaren Hiru Legeak Isaac Asimov errusiar zientzia-fikziozko idazleak idatzi zituen robotikari buruzko arauak dira. Idazle honek idatzitako eleberri guztietako errobotek bete ditzaten diseinatuak daude. Lehenbiziko aldiz, 1942ko Ni, Robota eleberriko Runaround (Zirkulu Biziotsua) kontakizunean agertu ziren.

Honako hauek dira:

  1. Robot batek ezin diezaioke gizaki bati kalterik egin, ezta gizakiak kalterik jasan dezan utzi edo onartu ere.
  2. Robot batek gizakien aginduei men egitera derrigortua dago, betiere lehenbiziko legea urratzen ez badute.
  3. Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere honek lehen eta bigarren legeak urratzen ez baldin baditu.

Zero legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giskard Reventlov robotak bere egin eta Daneel Olivaw robotaren burmuinean txertatu zuen lege bat da. Lehen legearen orokortzea da eta honakoa dio:

0. Robot batek ezin diezaioke Gizateriari kalterik egin, edota Gizateriak kalterik jasan dezan utzi edo onartu ere.

Lege honek Daneel Olivaw robota edozeren gainetik Gizateria babestera derrigortzen du, bai eta gizaki jakin bakar bat babestera ere. Zero legea Robotak eta Inperioa kontakizunean garatua da eta Sorrera eta Lurr eleberrian paper garrantzitsua jokatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]