Robotiker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robotiker
Datuak
Motairabazteko asmorik gabeko erakundea eta negozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formafundazio
JabeaTecnalia
Historia
Sorrera1985
webgune ofiziala

Robotiker zentro teknologikoa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da[1], informazioaren eta telekomunikazioen teknologietan espezializatua eta, berrikuntza teknologikoaren bitartez, gizartearen garapen jasangarrian laguntzea helburu duena.

Zamudioko egoitza zentralaz gainera, beste bi unitate teknologiko dauzka: bata Madrilen eta bestea Txilen (Robotiker-Chile). Tecnalia korporazio teknologikoan integratua dago.

1985ean fundatu zuten, eta hainbat sari eskuratu ditu dagoeneko: garrantzitsuena 2002an, zilarrezko Qa jaso baitzuen. Lehenengo zentro teknologikoa izan zen aitormen hori lortzen gestioko eszelentziagatik. Gaur egun, 150 lagun inguruko plantilla dauka. Robotiker I+G+B (Ikerketa+Garapena+Berrikuntza) hirukoaren kontratupeko hornitzaile integrala da: gama handia dauka zerbitzuetan eta produktuetan, eta zaintzatik eta prospektibatik oinarri teknologikoko enpresen sorrera bitarteko jarduna hartzen du. Enpresekin kolaboratzeko anitz modu horien artean, I+G proiektuak garatzekoek eta aholkularitza teknologikoari buruzkoek hartzen dute gaina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]