Rochester (New York)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau AEBtako New York estatuko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rochester (argipena)».

Txantiloi:AEBetako udalerri infotaula Rochester Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko hiria eta ibai-portua da, New Yorkeko estatuaren ipar-mendebalean, Buffaloko hiriaren ipar-ekialdean, Genesee ibaiaren ertzean, Erie ubidetik hurbil eta Ontario aintziratik gertu. 2000an, 219.773 biztanle zituen hiriak, eta 1.098.201 biztanle Rochester-Irondequoit-Greece-Brighton hirialdeak. Unibertsitatea du. Industria (argazkigintzarako tresneria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, garagardogintza, tabakogintza, janari-industria, doitasun-tresneria, ontziolak) eta nekazaritza-produktuen merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak dira Genesee ibaian eta Erie ubidean zehar. Aipagarriak dira Arte Ederretako museoa, Argazki museoa eta planetariuma.

Klima

    Datu klimatikoak (Rochesterreko aireportua 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 23 23 30 34 34 38 39 37 37 33 27 22 39
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0 1 6 14 20 25 27 26 22 16 9 3 14.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -8 -7 -3 3 8 13 16 15 11 5 1 -5 4.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27 -30 -22 -14 -3 2 6 2 -2 -7 -17 -27 -30
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 49 63 69 73 85 84 88 86 69 75 67 869
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 19.4 15.9 15.1 13.1 12.2 11.9 10.8 10.8 11.5 13.2 15.3 17.6 166.8
Elur egunak (≥ 0.1 in) 18.2 14.6 9.7 3.1 .2 0 0 0 0 .2 5.6 14.5 66.1
Eguzki orduak 108.5 118.7 176.7 216.0 266.6 297.0 313.1 272.8 213.0 155.0 81.0 77.5 2295.9
Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=buf NowData - NOAA Online Weather Data

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rochester (New York) Aldatu lotura Wikidatan