Rockefeller Center

Koordenatuak: 40°45′31″N 73°58′45″W / 40.75861°N 73.97919°W / 40.75861; -73.97919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rockefeller Center
Rockefeller Center
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°45′31″N 73°58′45″W / 40.75861°N 73.97919°W / 40.75861; -73.97919
Map
Historia eta erabilera
Construction of Rockefeller Center1931 - 1940
Inaugurazioa1939
JabeaMitsubishi Estate (en) Itzuli
Tishman Speyer (en) Itzuli
KomisarioaJohn Davison Rockefeller (semea)
Izenaren jatorriaJohn Davison Rockefeller (semea)
Arkitektura
ArkitektoaRaymond Hood (en) Itzuli
Wallace Harrison (en) Itzuli
EraikitzaileaTishman Speyer (en) Itzuli
Estiloaarkitektura modernoa
Art Déco arkitektura
Atalakmerkataritza-eraikin: 19
Ondarea
AEBko Leku Historikoa87002591
Webgune ofiziala

Rockefeller Center New York hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta Bosgarren Etorbidearen eta Seigarren Etorbidearen artean kokatuta, Manhattan uharteko Midtown eremuan. Eraikin horietako batzuk dira Art Déco estiloak arkitekturaren esparruan izandako hezurmamitzearen adibide bikainak.

1987an National Historic Landmark edo Mugarri Historiko Nazionala izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Rockefeller Center eraikin-multzoan saltoki eta ikuskizun-areto ugari daude, horietako aipagarriena Radio City Music Hall, mundu osoan ospetsua.

Eraikin-multzo honetako etxe orratzik altuena GE Building da, 70 solairukoa eta 259 metroko altuera duena.

Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste Rockefeller Plazako apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Halaber, urte-sasoi bakoitzean jarduera erakargarri asko antolatzen da, hala nola izotz gaineko irristaketa, zerupean berariaz instalatzen den pista batean. Azaroaren bukaeran, ezin konta ahala argitxoz ederturiko Eguberrietako zuhaitz bat ipintzen da, zeina, 1931n lehenbizikoz jarri zenez geroztik, New Yorkeko eguberri-ospakizunen ikur bereizgarria bilakatu baita.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]