Rodopeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendien kokapena

Rodopeak edo Rodope mendiak[1] (bulgarieraz: Родопи, Rodopi; grezieraz: Ροδόπη, Rodopi; turkieraz: Rodop) Balkanetako mendialdea, Bulgariako mendirik garaienak hartzen dituena (2.925 m Musala mendian), Marica eta Struma ibai-arroen artean. Hiru mendialde nagusi bereizten dira: Rila (2.500-2.925 m arteko gailurrak dituena), Pirin (2.915 m Vihrem mendiak) eta Rodope (2.000 m inguruko gailurrak). Oso baso trinkoek estaltzen dituzte mendialdeok, eta oso aberatsak dira, halaber, lurpeko aberastasunak (burdin-, berun- eta zink-hobiak). Rodopek, bestalde, Greziako izen bereko nomoari ematen dio izena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodopeak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 41°36′04″N 24°34′27″E / 41.60111°N 24.57417°E / 41.60111; 24.57417