Roger Bernart III.a Foixkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Roger Bernart III.a Foixkoa (1243 - † 1302ko martxoaren 13a) Foixko konde eta, ezkontzaren bidez, Bearnoko bizkondea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Roger IV.a Foixkoa zuen, inguruko jaunak borrokatu zituen bere eskubideak mantentzeko, tartean Filipe I.a Nafarroakoa. Koblakari eta poeta ere izan zen.

Henrike I.a Nafarroakoa 1274an hil zenean, Nafarroakoa koroa hutsik geratu zen. Oinordekoa Joana I.a Nafarroakoa bazen ere, Aragoiko nobleziak kontra egin zuen frantziarrek erresuma izan ez dezaten. Bere eskubideak indarrean jartzeko Frantziako erregea eta Joanaren senarra zen Filipe I.a Nafarroakoak Roger Bernartek zuzendutako armada bidali zuen Euskal Herrira 1276ko irailean. Honek Iruñea setiatu eta arpilatu zuen. Bere lanak ezkertzeko erregeak Pas de La Barren lurraldeak eman zizkion.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1267an Margarita Bearnokoa ezkondu zuen, 1252an ezkontzeko kontratua sinatu ondoren. Bost seme-alaba izan zituzten:

  • Margarita.
  • Mathe,
  • Konstantzia
  • Brunissende.
  • Gaston oinordekoa.


Aurrekoa
Roger IV.a Foixkoa
Blason ville fr Foix (Ariège).svg
Foixko kondea

1265-1302
Ondorengoa
Gaston I.a Foix-Bearnokoa


Aurrekoa
Gaston VII.a Bearnokoa
Bearnoko bizkondea
(emaztearekin)

1290-1302
Ondorengoa
Gaston I.a Foix-Bearnokoa


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.