Roger Casement
![]() Roger Casement zenaren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Roger David Casement | |
| Jaio | 1864ko irailaren 1a | |
| Sandycove, Dublin (Irlanda) | ||
| Hil | 1916ko abuztuaren 6a (51 urte) |
|
| Pentonville espetxea, Londres (Ingalaterra) | ||
Sir Roger David Casement, irlanderaz Ruairí Mac Easmainn (1864ko irailaren 1a, Sandycove, Dublin - 1916ko abuztuaren 6a, Pentonville espetxea, Londres) irlandar abertzale, olerkari, iraultzaile eta nazionalista bat izan zen.
Lanbidez Britainia Handiko kontsula eta diplomatikaria izan zen. Kongo eta Perun Sistema Kolonialaren gehiegikerien aurka ekiteagatik ezaguna da. Bestalde, Lehen Mundu Garaian zehar 1916ko Irlandako Pazko Matxinada baino denbora gutxi aurretik Irlandaren askatasuna lortu asmoz Alemaniarekin negoziaketak burutzeagatik ere aski ezaguna da. Britainiar Agintaritzak jardun horietan ari zela deskubritu, traizio leporatu eta berehalakoan atxilotu zuten.
Britainiar Agintaritzak heriotzera zigortu zuen eta 1916ko abuztuaren 6an Londres hiriburuko Pentonville espetxean urkatu zuten.
Iruditegia [aldatu]
-
Casement Peruko Putumayo herrixkan.
