Roger Ducasse
Wikipedia(e)tik
Roger Ducasse frantses musikagilea izan zen (Bordele, 1874 - Paris, 1954). Fauré-ren ikaslea izan zen. Herri-musika irakasteari ekin zion. Pianorako, ganberarako eta orkestrarako obra ugari idatzi zuen (Sarabande, Suite française). Bereak dira, halaber, Au jardin de Marguerite eta Ulysse et les Sìrenes poema sinfonikoak, Orfeo mimodrama eta Cantegril opera komikoa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.