Roger Schutz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Roger-Louis Schutz-Marsauche, Frère Roger edo anaia Roger izenez ezaguna, (Provence, Suitza, 1915 – Taizé, Frantzia, 2005) frantses teologoa izan zen, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1915eko maiatzaren 12an jaio zen Proventzan, erlijio protestanteko familia batean. 1937 eta 1940 bitartean, Lausanan eta Estrasburgon, teologia protestantea ikasi zuen.

1940ko abuztuaren 20an, armada frantsesaren porrotaren ondoren, armada alemanak Frantziako zati bat hartu ondoren, Taizén (Borgoina) jarri zen bizitzen, eta han bizi izan zen hil bitartean, Bigarren Mundu Gerrako bi urteko etenarekin: Suitzan hartu zuen babes Gestaporen beldur, haren etxean juduak eta Frantziaren okupazio alemanaren aurkariak ezkutatzeagatik. 1944an, Borgoinaren askapenaren ondoren, Taizéra itzuli zen hiru kiderekin, eta gerrako umezurtzen ardura hartu zuen; baina, gainera, gerrako presoen ardura ere hartu zuen, eta horrek mesfidantza sortu zuen auzokoengan. 1949an, talde horretako zazpi gizonek (haien artean anaia Roger, priore gisa) zelibatuan eta pobrezian bizitzeko konpromisoa hartu zuten.

Gaur egun, ehun anaia baino gehiagok osatzen dute komunitatea. Ortodoxo, protestante eta katolikoak dira, hogeita bost herrialdetatik etorriak. Euren lanetik bizi dira (eltzegintza, erlijio-liburuen argitalpena), eta ez dute dohaintzarik onartzen. Anaia Rogerren kezka handienetarikoa kristauen adiskidetzea izan zen.

Anaia Roger 2005eko abuztuaren 16an hil zen, Taizèko Adiskidetzearen elizan, arratsaldeko otoitzean, emakume errumaniar batek (antza denez, gaixo mentala zen) sastakaia sartuta.

Anaia Rogerren ondorengo Taizé Komunitateko priore gisa anaia Alois izan zen, komunitatearen sortzaileak 8 urte hil aurretik jada aukeratua.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1944: Introduction a la Vie Communautaire
  • 1953: La Regle de Taize
  • 1958: Vivre l'Aujourd'hui de Dieu
  • 1962: L'unité, espérance de vie
  • 1965: Dynamique du provisoire
  • 1968: Violence des pacifiques
  • 1971: Ta fête soit sans fin
  • 1973: Lutte et contemplation
  • 1976: Vivre l'inespéré
  • 1979: Etonnement d'un amour
  • 1980: Les Sources de Taizé
  • 1982: Fleurissent tes déserts
  • 1985: Passion d'une attente
  • 1988: Son amour est un feu
  • 1989: Marie, Mère des Réconciliations, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
  • 1992: La prière, fraîcheur d'une source, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
  • 1995: En tout la paix du cœur
  • 2001: Dieu ne peut qu'aimer
  • 2005: Pressens-tu un bonheur
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Schutz Aldatu lotura Wikidatan