Roger Vadim
Wikipedia(e)tik
Roger Vadim, jaiotzez Roger Vladimir Plemiannikov (Paris, Frantzia, 1928ko urtarrilaren 26a - paris, 2000ko otsailaren 11) frantses zinemagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Haren lehen filmak, Et Dieu créa la femme (1956, "Eta Jainkoak emakumea sortu zuen"), eskandalua sortu zuen, eta bere emazte Brigitte Bardot antzezlea ezagutarazi zuen; hura du bere filmik ezagunena. Geroztik, eskandalua sortu nahi zuten film hotzak eta azalekoak egin zituen.
Estatu Batuetan ere ari izan zen lanean, baina ez zuen arrakastarik izan.
Filmak [aldatu]
- Les liaisons dangereuses (1959)
- Et mourir de plaisir (1960)
- La Ronde (1964)
- Barbarella (1968)
- Night Games (1979)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.