Roger Walkowiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Roger Walkowiak (Montluçon, 1927ko martxoak 2) txirrindulari-ohi frantziar bat da, profesionala 1951 eta 1960 artean, denbora horretan 11 garaipen lortu zituelarik.

Bere kirol karrerako lorpenik handiena 1956ko Frantziako Tourra irabazi izana da, inork espero ez zuenean. Bere garaipenaren ondorioz "Walkoren erara" edo "Walkowiaken erara irabaztea" esaera sortu zen, oso ezaguna ez den partehartzaile baten garaipen harrigarri bat definitzeko erabiltzen dena. Tourra etapa lau baten, ihesaldi batean sartu ondoren, pelotoiari atera zion ordu erdia baino gehiagoagatik irabazi ahal izan zuen. Ordutik "Walkowiaken erara irabaztea" etapa lau baten lortutako denbora abantaila handiagatik lortutako garaipenarentzat erabiltzen da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956

1957


Aurrekoa
Louison Bobet
Frantziako Tourraren irabazlea
1956
Ondorengoa
Jacques Anquetil