Roger de Lauria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Monumento a Roger de Lauria en la Rambla Nova de Tarragona (Cataluña, España)
Roger de Lauriaren monumentua, Tarragonan.

Roger de Lauria (katalanez: Roger de Lluria; Lauria, Basilicata, 1245eko urtarrilaren 17a - Valentzia, 1305eko urtarrilaren 19a) Aragoi eta Siziliako erreinuen zerbitzuan lan egin zuen kataluniar militarra izan zen, jatorriz italiarra. Itsas gudu garrantzitsuak irabazi zituen frantsesen aurka, Siziliako Bezperen ondoren, 1282). Roger de Lauria Kataluniako gortean hezi zuten 1262tik aurrera eta 1283an izendatu zuen Petri III.a Aragoikoak Aragoiko itsas armadako buru, aragoitarrak Siziliaz jabetu ondoren. Frantsesak garaitu zituen Maltan (1283) eta Napoliko badian (1284), eta Katalunian sartu zen Filipe III.aren frantses gudarostea handik itzularazi zuen 1285ean. 1287an Siziliara jo zuen Jaime bertako erregearen alde, eta Napoliko erregea menderatu zuen urte hartan. 1291n Jakue II.a Aragoikoa errege izendatu zuten eta Roger de Lauria Frederiko anaiarekin geratu zen Sizilian, Jakue II.arengandik urrun. 1298an, berriro adiskidetu zen Jaime erregearekin eta Frederiko Siziliako erregearen gudarostea menderatu zuen Orlando eta Ponsako guduetan. 1302an, Caltabellotako bakeak eman zion amaiera bi errege horien arteko gerrari eta Valentziako lurretara erretiratu zen Roger de Lauria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger de Lauria Aldatu lotura Wikidatan