Roland-Manuel
Wikipedia(e)tik
Alexis Roland-Manuel (Jaiotza-izena: Roland Alexis Manuel Lévy) frantses musikagilea eta musikografoa izan zen (Paris, 1891 - ibidem, 1966). Albert Rousselen eta Auguste Sérieyxen ikasle izan zen. Geroago Ravelen ikasle eta adiskide izan zen, eta hiru liburu idatzi zituen hari buruz. Frantses klabe-jotzaileen, Debussyren eta Ravelen musikaren eragina antzematen zaio idatzi zituen lanetan. Parisko Kontserbatorioko Estetika irakasle (1947) eta Pedagogia irakasle (1959) izan zen. Besteak beste, bi opera idatzi zituen: Isabelle et Pantalon (1922) eta Le diable amoureux (1932); balletak, Le Tournoir singulier (1924), L´Écran des jeunes filles (1929); orkestrarako, Tempo di Ballo (1924) eta Le harem du vice-roi (1919).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.