Roland Emmerich

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roland Emmerich
Roland Emmerich (2007)

Roland Emmerich (Stuttgart, 1955) zinema-zuzendari alemaniarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan, eskultura eta pintura landu zituen, eta Stuttgarteko Arte Akademian egin zituen arte-ikasketak. Publizitatearen munduan hasi zen lanean, eta, gero, zinemara jo zuen. 1979an filmatu zuen lehenengo proiektua, Franzmann. Municheko Zinema eta Telebista Eskolan zinema-ikasketak egin zituen, eta The Noah's Ark Principle (1932) film laburrarekin graduatu zen. Film horrekin inauguratu zen 1984ko Berlingo Jaialdia.

Ondoren, Emmerichek produkzio-etxe bat sortu zuen, Centropolis Films. Hainbat bidaia egin zituen Estatu Batuetara, eta garai hartako efektu berezietako laborategi ospetsuenekin jarri zen harremanetan. Hala, estatubatuar kapitalarekin egin zuen lehenengo film luzea, Universal Soldier (1992). Arrakasta handia izan zuen, eta, ondoren, Stargate (1994) egin zuen. Film hartan, besteetan bezalaxe, efektu bereziek dute garrantzirik handiena. 1996an, Independence day egin zuen. Film haren bidez, Hollywoodeko magnate handien konfiantza lortu zuen. 1998an, Godzilla lana filmatu zuen, izen bereko mamuari buruzko lana. Lan horretan ere, izugarriak dira efektu bereziak eta ordenagailu bidezko efektuak.

Orduz geroztik egindako lanak hauek dira: The Day After Tomorrow (2004), 10,000 B.C. (2008), 2012 (2009) eta Anonymous (2011).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Das Arche Noah Prinzip (1984)
  • Joey (1985)
  • Hollywood-Monster (1987)
  • Moon 44 (1990)
  • Eye Of The Storm (1991)
  • Soldado Universal (1992)
  • The High Crusade (1994)
  • Stargate (1994)
  • Independence Day (1996)
  • The Visitor (1997)
  • Godzilla (1998)
  • The Thirteenth Floor (1999)
  • The Patriot (2000)
  • Eight Legged Freaks (2002)
  • The Day After Tomorrow (2004)
  • 10 000 a. C. (2008)
  • 2012 (2009)
  • Anonymous (2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Emmerich Aldatu lotura Wikidatan