Roland Garros txapelketa

Koordenatuak: 48°50′49.79″N 2°14′57.18″E / 48.8471639°N 2.2492167°E / 48.8471639; 2.2492167
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:31, 15 apirila 2015
Suzanne Lenglen zelaia, Roland-Garros.

Roland Garros txapelketa edo Frantziako Irekia (frantsesez Internationaux de France edo Tournoi de Roland-Garros) munduko tenis norgehiagoka nagusietakoa da, lurrezko zelaian. 1925an sortu zen eta 1928tik urtero ospatzen da Parisen, Roland-Garros estadioan (16. barrutian). 1891ean sortutako Frantziako Txapelketaren ondorengoa da. Frantziako Tenis Federazioak (Fédération française de tennis) antolatua, maiatzeko azken astean eta ekaineko lehenegoan izaten da. Grand Slamgo lau txapelketako bat da, urteko bigarrena Australiako Irekiaren ondoren (urtarrilean) eta Wimbledonen aurretik.

Frantziako Irekia lurrezko zelaiko tenis txapelketa nagusia da, eta Grand Slamgo bakarra zoru mota horretan, AEBetako Irekiak 1978an zoru mota aldatu zuenetik. Munduko tenis txapelketa garrantzitsuenen artetik, Wimbledongoaren ostean bigarren dela jotzen da,[1] nahiz eta ikusle gehien dituena eta mediatikoena den.[2][3] Gainera, gehienbat lurrezko zelaietan jokatzen diren herrialdeetan, hala nola Latin Amerikan eta Hegoaldeko Europan, txapelketa hau urteko garrantzitsuentzat jotzen dute. Gainazal mantsoa eta 5 seteko partidak direla-eta, Roland-Garros tenis txapelketa zailena eta fisikoki zorrotzena dela esaten da.[4]

Txapeldun nagusiak

Buruz-burukoan, Max Decugis (8) eta Bjorn Borg (6) titulu gehien lortu duten gizonezko tenislariak izan dira, eta Chris Evert (7), Suzanne Lenglen eta Steffi Graf (6na) emakumezkoenean.

Sariak

2009an, diru sariak berdinak ziren gizonezko eta emakumezko banakakoentzat:[5]

Irabazlea 1.060.000 €
Finala 530.000 €
Final erdia 265.000 €
Final laurdena 132.500 €
Laugarren jokaldia 68.400 €
Hirugarren jokaldia 40.600 €
Bigarren jokaldia 24.500 €
Lehen jokaldia 15.000 €

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Garros txapelketa
48°50′49.79″N 2°14′57.18″E / 48.8471639°N 2.2492167°E / 48.8471639; 2.2492167