Roland Joffé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roland Joffé

Bizitza
JaiotzaLondres1945eko azaroaren 17a (78 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Jane Lapotaire  (1974 -  1980)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycee Francais Charles de Gaulle (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista zuzendaria eta errealizadorea

IMDB: nm0423646 Allocine: 610 Allmovie: p96124 TCM: 95393 TV.com: people/roland-joffe
Twitter: RolandJoffe Edit the value on Wikidata

Roland Joffé (Kensington, Londres, 1945eko azaroaren 17a -) britainiar zinema-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesean eta antzerkian lizentziatu zen Manchesterreko Unibertsitatean. National Theatreko zuzendari izan zen bost urtez, Sir Lawrence Olivierren ardurapean. Gero BBCrentzat aritu zen lanean, eta kalitatezko telesailak (The Stars Look Down) eta dokumentalak egin zituen. Isileko garrasiak (1984) izan zen bere lehen filma, Kanbodiako Gerra Zibilaren berri ematen ari zen New York Timeseko kazetariaren historia. The Mission (1986, Misioa) filmari esker egin zen ospetsu, film gehiago ere egin arren, hori izan baitzen arrakastatsuena. Bertan, bizitzaren zentzua heriotza heroikoan aurkitzen duten jesuita baten eta gizon oinazetu baten epopeia kontatu zuen. Ennio Morriconek egin zuen musika, eta Robert de Niro eta Jeremy Irons izan ziren antzezle nagusiak. Fat Man and Little Boy(1989), bonba atomikoari buruzko filmak, nahiz eta antzezle ospetsuek interpretatua izan Paul Newmanek, besteak beste, ez zuen arrakastarik izan, gaia oraindik korapilatsuegia zelako. Dominique Lapierren izen bereko nobelan oinarritutako Pozaren hiria filmaren zuzendari eta ekoizle izan zen.

Jofféren filmen oinarria bidegabekeriaren salaketa da, ikuspegi erromantiko eta abenturazale batetik begiratua betiere. Jofféren azkeneko filmek (Super Mario Bros, The Scarlet Letter, Captivity, esate baterako) ez dute arrakasta handirik izan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Joffé Aldatu lotura Wikidatan