Rolling Thunder operazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rolling Thunder» orritik birbideratua)
Rolling Thunder operazioa
Vietnamgo Gerra
AEBk Ipar Vietnamen aurka aire eraso sistematikoak burutu zituzten baina konponbidea ekarri beharrean arazo gehiago ekarri zituzten.
Data1965eko martxoaren 2a1968ko azaroaren 2a
LekuaIpar Vietnam
EmaitzaAEBetako akats estrategikoa
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak
 Ipar Vietnam
 Thailandia
 Ipar Vietnam
 Ipar Korea[1]
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak Joseph H. Moore
Ameriketako Estatu Batuak William W. Momyer
Ameriketako Estatu Batuak George S. Brown
Hego Vietnam Nguyen Cao Ky
Ipar Vietnam Phung The Tai
Ipar Vietnam Nguyen Van Tien
Galerak
Ameriketako Estatu Batuak 1.084 erori, preso edo galduta
938 hegazkin erori
Hego Vietnam Ezezagunak
Ipar Vietnam 52.000[2][3]-182.000 zibil
120 hegazkin erori[4]

Rolling Thunder operazioa (ingelesez: Operation Rolling Thunder) operazioa AEBek Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren aurka abiatutako bonbardaketa kanpaina izan zen.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johnson presidentearen asmoa hilabete eskasean Ipar Vietnamgo industria militarra eta komunikazio azpiegiturak suntsitzea zen. Horrela tropen, munizioaren eta bestelako lehengaien hornikuntza etengo zuten eta Vietcongen osteak mendean hartzea oso erraza izango zen[5].

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko martxoaren 2an hasi ziren AEBetako Bigarren Aire Dibisioko hegazkinak bonbak jaurtitzen (aurrerago Zazpigarren Dibisioak emango zien erreleboa) baina operazioa planifikatzen urtebete inguru lehenago hasiak ziren. Horrek esan nahi du aurreko udan Tonkingo gertakariak aitzakia eman baino lehen ere erasotzeko asmo garbia zutela. Eraso azkarra eta eraginkorra izan behar zuena hiru urte eta erdiz luzatu zen, 1968ko azaroaren r2a arte[5].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasotutako lekuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orotara 860.000 tona bonba jaurti zituzten. Horietatik 128.000 tona jomugara iritsi ziren, baina gaur egun oraindik eztanda egin ez duten milaka eta milaka lehergailu geratzen dira ez bakarrik Vietnamen, baita inguruko herrialdeetan ere. Esaterako, egun Laoseko haurrentzako kanpaina bereziak egiten dituzte bonba horiekin jolasean ibil ez daitezen, urtero ehunka zauritu eragiten baitituzte estatubatuarrek botatako bonbek. Guztira 922 hegazkin galdu ziren, horietatik 818 guduan eroriak[5].

Ondorio ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBentzat 1.247 milioi dolarreko kostua izan zuen operazioak. Eta ahaleginak emaitza kaxkarrak izan zituen haientzat; AEBek Asia hego-ekialdean hedatuta zeukan aire indarrak aginte egitura nahasia eta zatitua zuen eta, gainera, pilotuen prestakuntza falta nabaria zen. Bestalde, vietnamdarren erresistentzia espero baino eraginkorragoa izan zen. Rolling Thunder operazioak ez zuen vietnamdar industria suntsitzea lortu eta garraio azpiegiturak berehala konpontzen zituzten vietnamdarrek. Gerora egindako kalkuluen arabera, vietnamdar azpiegituren dolar bat suntsitzeko estatubatuarrek 9,6 dolar xahutu behar zituzten[5].

Ondorio sozial eta politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina galera ez zen soilik ekonomikoa izan. Washingtongo politika militarraren arduradunek huts egin zuten, baina politika zibilaren arduradunak ere bai. AEBetako hiritarrek inozentzia galtzea ekarri zuen operazioaren porrotak. Ordura arte uste zuten haien interbentzio militarrek moralki beste herrialdeenak baino onargarriagoak ziren helburuak zituztela eta nagusitasun moral hori zalantzan jartzen hasi ziren. Gainera, ehunka pilotu galdu zituzten. Preso hartutakoak telebistaz erakusten zituzten Hanoi Hilton ezagunean giltzapetuta. Beste asko guduan erori eta haien gorpuak ez zituzten inoiz berreskuratu. Bonbardaketek etxeko iritzi publikoa leherrarazi zuten, etsaien gune estrategikoak suntsitu beharrean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.atimes.com/atimes/Korea/HH18Dg02.html
  2. Encyclopedia of the Vietnam War: A Political, Social, and Military History by Spencer C. Tucker p. 617
  3. http://www.hawaii.edu/powerkills/SOD.CHAP4.HTM
  4. http://www.pbs.org/battlefieldvietnam/timeline/index2.html Battlefield Vietnam: Timeline
  5. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Gatazka amerikanizatuaren oinarriak», Argia, 2014-10-19, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]