Roma Quadrata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Roma Quadrata, Erroma karratua, Erromaren jatorrizko harresien barnean dagoen hiriaren zatiari esaten zaio, bertan sabinar, latindar eta etruriar herriak bizi zirelarik. Itxuraz, hauxe da hiriaren sortu zen antzinako tokia: Jatorrizko esanahia, jada iluna zen greziar eta latindar historialarientzat, Errepublika berantiarraren garaian. Hiria K. a. VIII. mendean sortu zen, elezaharrak dioenez K. a. 753ko apirilak 21ean zehazten duelarik, data honek erromatar egutegiko 1. urtea adierazten zuelarik. Elezaharrak hiria Romulo eta Remok sortu zutela ere badio, lehenak bigarrena hilez eta hala errege bakar bihurtuz.

Baina, beste egileren batzuk, elezarra eta arkeologikoki dokumentaturiko errealitate historikoaren arteko erdi bidean, Roma Quadratari beste hiru definizio ezberdin ematen dizkiote: lehena Palatino muino osoarekin bat letorke, Plutarkok, Dionisio Halikarnasokoak eta Appianok dioten bezala, bigarrena, gune monumental mugatu batekin, "Apollinis" gunera mugatua (Apolo Palatinarraren Tenpluaren gunea), Palatino muinoaren zati txiki bat hartzen zuena, eta hirugarrena, Palatino muinoa inguratzen zuen lubaki batekin (murus terreus izatera iristen ez zena).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]