Roman Cieslewicz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ukrainar margolaria (Lvov, 1930 - Paris, 1996). Pintura Krakoviako arte ederretako eskolan ikasi zuen. Varsovian kartelen joera berrien ordezkari bihurtu zen. 1960-1963 urteen bitartean Ty i Ja (Zu eta ni), Poloniako kultura aldizkariko zuzendari izan zen, eta horretarako azalak diseinatu zituen 1975. urtera arte. Bere garaiko beste hainbat artistek bezala, herrialdeko bertako eta nazioarteko azoketarako standak prestatu zituen. 1963an Parisa joan zen eta marrazkilari eta zuzendari artistiko gisa aritu zen lanean. Elle etaVogue aldizkarietarako lan egin zuen. Erakusketetako katalogo asko egin zituen, eta egunkarien eta liburu-sailen itxura aldatu zuen. 1985. urtetik aurrera arte grafikoetako irakasle izan zen Parisen. Publizitatearen alorrean egindako lanarekin batera, argazki-muntaiak egin zituen (Klima aldaketa, 200 argazki inguruko saila). Bestalde, dekoratzaile eta eszenografo-lanak ere egin zituen, Iraultzaren bigarren mendeurrenean, 1989an. 1987an Parisen antolatu zuen Pas de nouvelles, bonnes nouvelles erakusketan espazioan urrunak ziren gertaeren irudiak era bortitzean hurbiltzen zituen. Ildo beretik aipatu behar dira Kamikaze no 1 (1976) eta Kamikaze 2 (1991), berri izugarriak ematen dituzten aldizkariak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]