Roman Irigoien Mitxelena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Irigoien Mitxelena
Bizitza
JaiotzaOiartzun1904ko apirilaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAltza1978ko azaroaren 27a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Roman Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1904ko apirilaren 2a - Altza, 1978ko azaroaren 27a) gipuzkoar sendagile eta olerkaria izan zen. Medikuntzako ikasketak Valladoliden eta Madrilen egin ondoren Altzako sendagile egin zen. Olerki gehienak Olerti agerkarian eman zituen argitara. Aita Onaindiak plazaratu zuen bere Antologian Romanen Nik zer ez egin, zer ez eman? olerkia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiartzungo "Exkerrenean" baserria jaioa, 1904ko apirilaren 2an, zortzi anai-arreben gazteena zen. 1924tik 1926ra arte Valladolideko futbol taldearen atezaina izan zen. Gerra baino lehen mediku bezala Altzara joan zen eta han bizi izan zen heriotza gertatu arte, 1978an. Ideologikoki jeltzalea, 1936an frankistek Ondarretako espetxean espetxeratu zuten. Bertan ia bi urte eman behar izan zituen. Gerra bukatu ondoren Benedikta Aranberri Muguruzarekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]