Román Knörr Borràs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Knörr Borràs» orritik birbideratua)
Román Knörr Borràs
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoman Knörr Borràs
JaiotzaSueca, 1939 (84/85 urte)
Herrialdea Araba
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Roman Knörr Borràs (Sueca, Valentzia, 1939) arabar enpresaburua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide luzea egin du enpresaren munduan, 1965ean lehen urratsak Areito S.A. Gasteizko enpresa-taldean egin zituenetik. Izan ere, hainbat enpresatako zuzendaritzan izan da (KAS, Knörr Elorza, Zumos de Navarra, Miko, Avidesa, Castillo de Marcilla eta S.A. Alimentación). Bost urtez, 1994tik 1999ra, SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko presidente izan ostean, Confebask Euskal Enpresaburuen Elkarteko buru egin zen 1999an, Baltasar Erraztik presidentzia uztea erabaki ostean.

Egun Areito S.A. Carbónicas Alavesas konpainiako presidentea eta CEOE Espainiako patronalaren zuzendaritza-batzordeko kidea da. 2002an BBVAko kontseilari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]