Roman Maiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Maiz
Bizitza
JaiotzaMutriku1928ko azaroaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMutriku2015eko otsailaren 6a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Roman Maiz Uriguen “Okelar” (Mutriku, Gipuzkoa, 1928ko azaroaren 5a - ib., 2015eko otsailaren 6a) herri-bertsolari ezaguna izan zen, Modesto Maizen anaia.

Izen bereko baserrian bizi izan zen. Bertsolari bezala bere saio gehienak sagardotegi eta elkarteetan izan zituen, askotan Jon Azpillagarekin baina baita ere Patxi Etxeberria, Jon Mugartegi, Nikolas Zendoia e.a. Felix Ibargutxiren hitzetan “bertsolaritza zaharreko azken maisu handietako bat da Okelar.”[1]

2012an bere bertsogintzari buruzko liburua argitaratu da. Lan horren sarreran horrela dio Pello Esnalek: "Izan ere bertsolari maitagarria bada, horixe da Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Eta norbaiten bertsoek plazaratzea merezi badute Okelarren bertsoek merezi dute".[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artikulua: Felix Ibargutxiren komentarioa DVn.
  2. Roman Maiz, Okelar bertsolaria

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]