Roman Jakobson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roman Jakobson.

Roman Osipovitx Jakobson (Mosku, 1896ko urriaren 11a - Boston, 1982ko uztailaren 18a) errusiar hizkuntzalari eta filologoa izan zen.

Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako eskola, Trubetskoi eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Hark idatzitako lan nagusiak Selected Writings bilduman agertzen dira.

Komunikazioaren funtzioak

Hizkuntzalaritzako eskuliburu askotan agertzen da Roman Jakobsonen izena daraman komunikazioaren eskema, eta berari loturik komunikazioaren funtzioak: Jakobsonek sei komunikazio funtzio bereizi zituen, bakoitza bere eskemako komunikazio prozesuaren dimentsio bati loturik. (Bere eskema Karl Bühlerren teoriaren gainean eraikita dago):

Roman Jakobsonen komunikazioaren ereduaren eskema.
Roman Jakobsonen komunikazioaren ereduaren eskema.

Funtzioak [1]

  • Erreferentzia funtzioa. (Testuinguruari egiten dio erreferenzia)
  • Funtzio estetikoa/poetikoa. (Mezuari berari egiten dio erreferentzia)
  • Funtzio adierazkorra. (Emozioak barrenetik kanporatzeari egiten dio erreferentzia)
  • Deitze funtzioa. (Bokatiboa, deitzeari, aginteari egiten dio erreferentzia)
  • Funtzio fatikoa. (Komunikazio bideak zabalik daudela ziurtatzeari egiten dio erref.)
  • Funtzio metalinguistikoa. (Kodearen inguruan aritzeari egiten dio erref.)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Jakobson Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. (Interneten argitaratua)