Roman Vishniac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roman Vishniac eta haren emazte Edith, 1977an, Andrew A. Skolnickek ateratako argazki batean

Roman Vishniac (Pavlavsk, Errusiar Inperioa, 1897 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990) argazkilaria izan zen. Jatorriz errusiarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Judua zen, eta bere argazkietan Erdialdeko Europako juduen oroimena gorde zuelako Elie Wieselek memoriaren poeta ezizena ipini zion.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia eta Medikuntza ikasi zituen Moskun, baina Errusiar Iraultza hasi zenean Berlina ihes egin zuen. Han antisemitismoarekin egin zuen topo, eta ezin izan zuen doktoregoa bukatu. Susmatzen zuen zer zetorren, eta 1935-1939 bitartean Hungariako, Lituaniako, Poloniako eta Txekoslovakiako judu-komunitateen argazkiak atera zituen. Argazki-kamera ezkutatu behar zuen, juduek ez baitzuten gustuko argazkietan ateratzea. Azkenik, 14.000 argazki lortu zituen, komunitate osoaren lekuko: lanbideak, kaleko erakustaldiak, ikasketa-aretoak, hasidimak, errabinoak, juduen hainbat ikuspegi, gaur egun desagertuak.

Bigarren Mundu Gerra hastean Estatu Batuetara joan zen, eta 1946an hango hiritartasuna hartu zuen. Zientziaren bidetik jo zuen, eta mikroargazkigintza landu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Vishniac Aldatu lotura Wikidatan